XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) baina ezaugarri berriren bat adierazten diguna.

Honi, aposizio ez-murrizgarria deituko diogu, Hauetan, gehienetan, eten bat gertatzen da bi ken sintagmen artean.

Gasteizen, Euskadiko hiriburuan, taberna gehiegi dago.

Honela ere esan genezake:

Gasteizen (eta Gasteiz Euskadiko hiriburua da) taberna gehiegi dago.

Aposizio murrizgarria

Lasa andereak deitu dizu.

Mikel irakasleari galdetu behar diogu.

Aposizio mota honen egitura honako hau izan ohi da: deitura bat eta gero izen arrunt bat.

Orduan deituraren funtzioa da izen horren erreferentzia zehaztea.

Lasa anderea edo Mikel irakaslea esaten dugunean andere edo irakasleen multzotik bat atera eta bat honi buruz ari garela adierazten dugu.

Hau da, jaun, andere, maisu eta antzeko izenekin erabili ohi dugun jokabidea.

Era honetakoak ditugu hauek ere:

Gipuzkoa plazan dago denda hori.

Lamiak tabernan ikusi nuen.

Beraz, IGONE arraindegia eta ez, Arraindegi IGONE.

Honelakoetan, denda edo taberna baten izena nagusiaren izena bera bada, honela esan daiteke:

Igoneren arraindegia.

Eta arraindegia izen arrunta izkutaraz dezakegu:

Igonerenean oso arrain freskoa izaten dute (Igoneren arraindegian)

San, santa, saindu

Saindu adjetiboa nahiz izena izan daiteke:

Pertsona saindua dela diote (adjetibo)

Sainduek lan handia dute zurekin (izen)

Eta saindu izena beste izen berezi bati lotua ageri denean, aposizioa dugu: